Plazaetxeberriren erabilera herritarrekin landu nahi du EH Bilduk

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Zizurkil 2019ko apirilaren 29a

Aurtengo urte hasieran udalak jabetzan hartu du Zizurkilgo herrigunean kokatuta dagoen eraikina.

Plazaetxeberri eraikin historikoaren jabe egin da Zizurkilgo Udala 2019an. “Herrigunearen etorkizunerako urrats handia eman dela uste dugu, aukera berriak zabaltzen dituelako”, azaldu du Maite Amenabar egungo alkate ordea eta EH Bilduko zerrendako bigarrenak. “Datorren legealdiaren hasieran, herritarrekin landu nahi dugu Plazaetxeberriren erabilera zehatza, proposamenak jasoko ditugu eta prozesu honekin, Zizurkil Goiko kultur azpiegitura eta beharren inguruko gogoeta garatu nahi genuke, epe ertaineko bide orri bat zehaztuz”.

Etxebizitzak

Era berean, herrigunean abian diren ekimen pribatuko etxebizitzak garatu ostean, beste urrats bat egitea buruan du koalizioak. “Behin etxebizitza horiek eginda, Udal etxebizitzen aukera lantzeko modua izan liteke, eta horretarako etxebizitza behar errealen azterketa egingo dugu, erabakiak hartu aurretik”.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!