Martxoaren 28an aurkeztuko da Zizurkilgo EH Bilduko alkategaia

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Zizurkil 2019ko martxoaren 25a

Ekitaldian parte hartuko du Mertxe Aizpurua Diputatuen Kongresurako Gipuzkoako zerrendaburuak

Azken hilabeteetako prozesuak eman ditu bere fruituak, eta Zizurkilgo EH Bilduk osatu du maiatzeko udal hauteskundeetarako hautagaitza. Martxoaren 28an, ostegunean, aurkeztuko da alkategaia Atxulondo kultur etxean, 19:00etan. Ekitaldi horretan izango dira Amaia Azkue, EH Bilduko Batzar Nagusietako hautagaia, eta Mertxe Aizpurua, Espainiako Diputatuen Kongresurako Gipuzkoako zerrendaburua.

Aurretik herriko errealitatea ezagutzeko aukera izango dute. Herriaren erditik trafikoa ateratzeko saihesbidea eskatzen ari den herritar taldearekin bilera egingo dute, besteak beste.

Atxulondo kultur etxeko ekitaldian alkategaia ezagutarazteaz gain, herri programaren lehen zertzeladak emango dira. Amaieran, mokadutxoa ere izango da bertaratutakoentzat.

Zatoz EH Bilduren proiektu berria ezagutzera!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!