Hauteskundeetarako gunea

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Ibarra 2019ko maiatzaren 3a

TXONTXO EH BILDUKO GUNE IZANGO DA MAIATZEKO HAUTESKUNDEAK PASA ARTEAN

Maiatzaren 26an Udal hauteskundeak badatoz jada, Europar parlamenturako eta Batzar Nagusietarako hauteskundeekin batera.

Gure herriko udaletxea aukeratzeko hauteskundeei begira, Txontxoko geletako bat erabiliko dugu sede moduan maiatzaren 8tik hasi eta 23ra bitartean.

Gela hori, hauteskundeei buruzko informazioa jaso, materiala gorde eta kanpaina-aurrekoa zein kanpaina beraren kudeaketa eta antolaketa egiteko gunea izango da egun hauetan.

Arratsaldez herritar eta bilkideei irekita egongo da; datozen egun hauetan zabalduko dugu ordutegi zehatzagoa.

#laneanarigara #ZurekinIbarraGara #Ibarra

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!