Nolako herria irudikatzen duzu datozen urteetan?

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Ibarra 2019ko otsailaren 15a

Lau urtetako udalgintza eta herrigintzari buruzko iritziak jasota, datorrenari begira jarriko gara, perspektibarekin; eztabaida zintzo eta sano baten bidez. OTSAILAREN 20an TXONTXON izango gara, 19:00etatik aurrera.

Lau urte bete dira jada, EH Bilduko udal gobernua osatu genuenetik. Eta azken txanpan dagoen legealdi honek eman duenaren inguruko balantzea egiteko garaia ere iritsi da; balantze zintzoa egitea ezinbesteko ariketa dela iritzi dugu, biharkoa perspektibarekin begiratu eta hartu ahal izateko.

Urtarrilean zehar, Ibarrako eragile zein norbanakoen iritziak jasotzen ibili gara. Herria hizpide, galdetegi bat sortu eta hainbat elkarte eta pertsonekin partekatu dugu, iritziak entzun eta jasotzeko xedez. Erantzun zintzoak eta konplexurik gabekoak jaso nahi izan ditugu, nork bere burua Ibarran nola ikusten duen, nola sentitzen den eta nondik hobetu dezakegun jakiteko.

Nolako herria irudikatzen duzu datozen urteetan?
Datorren udaltalde berriari zer eskatuko zenioke?

Iritzien partekatze eta eztabaida ariketa otsailaren 20an egingo dugu. Txontxon elkartuko gara 19:00etatik aurrera, gonbidatuta zaude. Bertan, aipatutakoaz gain, gai hauek ere, jorratuko ditugu:

Herri-progamaren oinarri nagusiak
Hauteskundetarako zerrendak



Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!