Hauteskunde emaitzak Xepla elkartean

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Ibarra 2016ko irailaren 23a

EAEko Legebiltzarrerako hauteskundeak.

20:30etik aurrera afari-legea prest izango dugu Xepla elkartean, etorri nahi duenarentzat.

Egun guztian, hauteskunde-mahai bakoitzeko EH Bilduko ahaldun bat egongo da, prozesua egoki eta ohiko moduan doala ziurtatzeko. Guztira hogei lagun ibiliko gara txandak egiten bi eskola eta bost mahaietan zehar. 

Ondoren, herriko eta erkidego osoko hauteskunde-emaitzak ikusteko, Xepla elkartean bilduko gara mokadutxo bat eginez. Boto kontaketara etorri nahi duen guztia ongi etorria izango da.

Iluntzeko zortzi t'erdietatik aurrera, zatoz Xeplara!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!