EH Bilduren batzarra Ibarran

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Ibarra 2016ko martxoaren 29a

Apirilaren 7an, Benito Izagirre Kultur Etxean, Ibarrako EH Bilduk herri-batzarra egingo du. EH Bilduren eskaintza politikoa eguneratzea, EH Bilduko komunitatea osatzeko prozesuari hasiera ematea eta EAEko hauteskundetarako lehendakarigaia hautatzea izango dira bertan jorratuko diren gaiak.

EH Bildun gure eskaintza politikoa eguneratu nahi dugu, eraldaketa sozialaren bidean. Eskaintza politiko anitza eta integrala eraiki, proiektu nazionalista batetik, proiektu nazionalera jauzia emanez. Beti eraikitzen eta eguneratzen jarraitu beharko dugun eskaintza politikoa izango da; sektore eta eremu desberdinetako kiden ekarpenak jasoz, guztiona izango den eskaintza politikoa denon artean eraikitzeko.

Ibarran ere, EH Bildu komunitatea eraiki eta saretu behar dugu. Zergatik diogu komunitatea? Nola egingo dugu?

EAEko hauteskundeetarako EH Bilduk Arnaldo Otegi aurkezten du lehendakarigai eta proposamen hau oinarri sozialak berretsi edo atzera bota beharko du batzarrean. Hautaketa bozka bidez egingo da.

Batzar interesgarria, testuinguru interesgarri batean.

Ibarran, apirilaren 7an, 19:00etan Benito Izagirre Kultur Etxean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!