Gaztain jana eta beste

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Ibarra 2015eko abenduaren 9a

Abenduaren 20 hauteskundeen kanpainaren barruan, hainbat ekitaldi eta auzolan antolatu dira eskualdean eta Ibarran.

Abenduak 12an, EH Bilduko eskualde mailako ekitaldi politikoa izango dena egingo da Tolosan, Bildu Independentziara lelopean, goiz koloretsua ospatuko da Tolosako Plaza Zaharrean goizeko 11:00etatik aurrera. 

Ibarran, abenduak 13an egingo dugu ekitaldi politikoa eta ondoren gaztain jana antolatu da. Txalaparta eta kantuaz gain, Sortuko Maite Ubiria izango da gure artean, hauteskundeei buruz hitz egiteko. Hori dena Ibarrako plazako aterpean egingo da arratsaldeko 18:00etatik aurrera.

Larunbata eta igandeko ekitaldi hauen aurretik, hala ere, badugu nahikoa lan. Gaur arratsaldeko 17:00etatik hasita auzolanerako deialdia egiten du Ibarrako EH Bilduk, etxeetara banatuko ditugun bozkak prestatzeko. Gaur, bihar eta ostiralen egitea aurreikusten da, baina langile asko biltzen bagara lehenago amaituko dugu.

Bozkak datorren astean banatuko ditugu etxez etxe, eta hori ere, auzolanean egin nahi dugu. Aldez aurretik eskerrak lanerako zein ekitaldietara urbiltzeko borondatea erakutsiko duzuenoi. 

Bildu Independentziara! 

Abenduak 9, 10 eta 11: bozkak prestatzeko auzolana

Abenduak 12: Tolosan Bildu Independentziara festa

Abenduak 13: Ibarran gaztain jana

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!