EH Bilduko zinegotzien kargu hartzea

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Ibarra 2015eko ekainaren 10a

EH Bilduk zinegotzien kargu hartze bilkurarako gonbidapena luzatzen die ibartarrei

Kaixo herritar, heltzear den larunbat honetan, eguerdiko 12:00etan, EH Bilduko zinegotzien kargu hartze bilkura izango da udaletxean.
Gazte festak dira, Alurr eguna da, mendi maratoia izango da..., ekitaldi ugari gure herri txiki eta bizi honetan. Jakina da inor ezin dela toki guztietara iritsi baina ilusio handiarekin hasiko dugu legealdi berria eta ibartarren, zuen, babesa sentitzeak guretzat asko esan nahi du.

Horregatik, denok gonbidatuta zaudete ekitaldira etortzea.

Eskerrik asko denoi eta ondo pasa gazte festak!!!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!