Ibarrako EH Bilduren oharra

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Ibarra 2015eko maiatzaren 29a

Ibarrako EH Bilduk hausnarketa eta balorazioa egin du maiatzaren 24ko Udal eta Foru Hauteskundeek utzitako emaitzen inguruan.

Lehenik eta behin, benetan eskertu nahi dugu herritarrek Ibarrako  EH Bilduri hauteskunde hauetan emandako babesa eta, aldi berean, eskerrak eman nahi dizkiegu lau urte honetan Ibarra hobea eta justuago baten alde lan egin duten herritar eta eragile guztiei.

Herritarren aldetik botoen bidez jaso dugun sostenguak legitimitatea eta indarra ematen dizkigu datozen lau urtetan Ibarra gobernatzen jarraitzeko. Horrela, agintaldi berri honetan, aukera izango dugu orain arteko irizpide eta lan ildoetan sakondu eta martxan jarrita dauzkagun proiektuak bukatzeko, eta horretan ahaleginduko gara buru-belarri.

Nolanahi ere, ez genuke aurrean dugun ibilbide hori guk bakarrik egin nahi eta, orain arte bezala, ongi etorriak izango dira herritar eta eragileen ekarpenak eta parte-hartzea.

 

 Ibarran, 2015eko maiatza.

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!