Ibarrako EH Bilduren Aldizkaria

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Ibarra 2015eko maiatzaren 7a

Ibarrako EH Bildutik legealdia bukatzear dagoenean, azken lau urtetako balantze bat egin nahi izan dugu. Ez da erreza lau urtetako lanak 8 orritan adieraztea baina saiatu gara grafikoki eta gauzak ahalik eta ondoen adierazten.

Hasierak nahiko zailak izan ziren, besteak beste, lehenengo urtean udal altxortegia gerakinik edo remanenterik gabe aurkitu genuelako eta baita, 2012an, urtetan lanean aritu zen arkitektoari izugarrizko ordainsaria eman behar izan geniolako ere.

Horren aurrean, gastuak murrizteko erabakia hartu behar izan genuen, baina herritarrei zuzenean eragingo ez zizkien murrizketak izan ziren, adibidez, alderdi politikoei ordaindu beharreko diru-kopurua, bidaiak eta dietak (110.000tik 37.000ra), festak (100.000tik 65.000ra, kultur agenda bera mantenduaz), karpen alokairua Tolosako udalarekin adostu (50.000 eurotik gorako aurrezpena)…

Kudeaketa honengatik, diru asko aurreztuz udal altxortegi osasuntsu bat edukitzea lortu dugu, eta azken bi urteotan aukera izan dugu inbertsio batzuk martxan jartzeko: gazte hezitzaileak, planeamenduaren berrikuspena (aurrekoa ez zen teknikoki bideragarria), plazako aterpea eta hainbat obra (aparkalekuak, luiziak konpondu, kanposantuko hezurtegia, espaloien zabalkuntza..)

Gehiago irakurtzeko:

2015eko maiatza. Aldizkariaren 2. alea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!