Mikel Agirrezabala Ibarrako alkategai

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Ibarra 2015eko apirilaren 15a

Mikel Agirrezabala izango da EH Bilduren alkategaia Ibarran

Datorren legealdian udaletxea gidatzeko, Ibarrako EH Bilduk esperientzia eta gaztetasuna biltzen dituen taldea osatu du, parekidea, berdinetik berdinera lan egingo duena eta eskarmentua eta freskotasuna herritarren eskura jarriko dituena. Zerrendaburua Mikel Agirrezabala izango da, orain arte zinegotzi lanetan aritu dena. Orokorrean, lau urte hauetan egindako lanari jarraipena ematea eta martxan dauden proiektuak amaitzea da EH Bilduren helburua.

Zerrendako gainontzeko kideak hauexek dira:

Itziar Arratibel, Jesus Peñagarikano, Arkaitz Fraile, Hanot Karrera, Irati Ozaita, Mikel Iglesias, Ainhoa Muñagorri, Xabier Zabala, Natalia Perez, Luis Lasa, Itziar Saizar, Daniel Maiza eta Zuriñe Arsuaga

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!