PARTAIDETZAZKO AURREKONTUAK

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Ibarra 2015eko apirilaren 10a

Gipuzkoako Foru Aldundiak bere aurrekontuaren zati bat herritarren esku uzten du, herritarrek beraiek erabaki dezaten diru hori zertan erabili. Aurten, 2015ean, ia Gipuzkoa osora zabalduko dira Partaidetzako Aurrekontuak.

Eskualde bakoitzak 2 milioi euro izango ditu datozen lau urteotan inbertitzeko. Eskualde horietako herritarrek erabakiko dute, prozesu parte-hartzaile baten bidez, zein proiektutan inbertituko den diru hori.

Bilera IBARRAN:

Apirilak 16, osteguna

19:00etan, Kultur Etxean

 

1.- Partaideen harrera.

2.- Proiektuaren aurkezpena.

3.- Maila indibidualean, partaide bakoitzak Tolosalderako duen proposamen Nagusia azaltzeko tartea.

4.- Talde-lana: aurkeztu diren proposamenen azterketa eta lanketa.

5.- Eskualdeko Talde Eragilerako boluntarioak eskatzea.

6.- Tailerraren gehienezko iraupena: 2 ordu

 

http://ibarra.ehbildu.eus/2015/04/10/gipuzkoako-partaidetzazko-aurrekontuak/

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!