Hauteskunde batzarra Ibarran

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Ibarra 2015eko martxoaren 7a

Udal eta Foru hauteskundeen harira herriko programa lantzeko batzarra burutu zen larunbat goizean Ibarran. Batzarrak bi zati izan zituen eta azken zatian alkategaia eta hiru zinegotzien aurkezpena egin zen.

Hauteskunde programaren zirriborroan aurkeztu diren arloak taldeka jorratu ziren eta bi txandatan idatziari ekarpen gehiago gehitu zitzaizkion. Oso emankorra eta aberasgarria izan zen, jendea gustora, bai batzarra egiteko formato berriarekin baita batzarra beraren garapenarekin ere.

Azken ordu erdian alkategaia eta hiru hautagaien aurkezpena egin zen. Alkategaia Mikel Agirrezabala izango da, aurreko legegintzalditik zinegotzi lanetan diharduena. Itziar Arratibel, Jesus Peñagarikano, gaur egungo alkatea eta Hanot Karrera izango dira zinegotzi lanetan datorren legegintzaldian.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!