Asteazkenean Europari buruzko hiltzaldia Pernando Barrenarekin

Erabiltzailearen aurpegia EH BILDU Amasa Villabona 2019ko maiatzaren 21a

Asteazken honetan 19:00etan Txistulari plazan "Zertara goaz Europara?" hitzaldia eskainiko du Pernando Barrenak, Europar parlamenturako EH Bilduko hautagaiak.

Igandeko hauteskundeetan Europar parlamentuko ordezkariak ere aukeratzen dira eta EH Bildu "Orain Errepublikak" koalizioarekin aurkezten da. Kataluniar eta galiziar independentistekin (ERC eta BNG) eta estatuko beste hainbat indar subiranistekin (kanariarrak, asturiarrak, aragoitarrak...) batera, Europar Parlamentuan nazioen erabakitzeko eskubidea defendatzen dugunon ahotsa ozenago entzutea da gure helburua.
 
Aipamen berezia egin nahi genioke Oriol Junqueras, Orain Errepublikak koalizioaren zerrendaburuari. Herriari hitza emateagatik kartzelan giltzapeturik daukate, espainiar estatuaren errepresioaren eta demokrazia faltaren adibide bikaina. Beraz, oso garrantzitsua da Oriol, Pernando eta Orain Errepublikak koalizioko ahalik eta ordezkari gehien Europar parlamentuan izatea.
 
Igandean bozkatu EH Bildu, bozkatu Orain Errepublikak!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!