Irurako Baliabideen Gida, herritarren eskura

Udalaren webgunean lortu daiteke gida. Hainbat hizkuntzetan eman dute argitara.

Irurako Udalak Baliabideen Gida herritarren eskura jarri du. Gidaren helburua Irurara etorritako herritar berriei harrera egitea da, baita herria ezagutzera ematea ere, bertara egokitzea eta herriko bizitzan parte hartzea errazteko.

Gidan Irurako oinarrizko beharretarako informazioa eta udalerriko baliabideei eta zerbitzuei buruzko informazioa bildu da. Hainbat hizkuntzan irakurri daiteke gida.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!