Uztailaren 24an, goizean, ur parkea Goiza Pasako bigarren txandako haurrek izango dute erabilgarri. Arratsaldean, berriz, 16:00etatik 19:00etara, herritar guztientzat egongo da zabalik. Plazan jarriko dute, ostiralean, ur parkea.
Udako ordutegiak
Bestalde, ordutegi berrien inguruko informazioa eman du Irurako Udalak. Trinkete taberna abuztuan astelehenetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara eta 19:00etatik 23:00etara egongo da irekita; ez dute bazkaririk emango, baina afariak bai. Asteburuetan, berriz, bazkariak eta afariak emango dituzte, eta honako ordutegia izango du: 12:00etatik 16:00etara eta 19:00etatik itxi arte. Abuztuan egunero egongo da zabalik eta ez da atseden egunik izango.
Taberna-jatetxearen ordutegiak ez du eraginik izango gimnasioaren ordutegian, ohiko ordutegian egongo baita zabalik.
Amaitzeko, udalak jakinarazi du, abuztuko etenaldiaren aurretik, hurrengo astea izango duela azkena Irurako liburutegiak. Astelehenean eta asteazkenean, 11:00etatik 13:30era egongo da irekita. Oporretarako liburuak hartu nahi dituzten herritarrek egun horietan pasatu beharko dute bertatik. Gainera, helduentzako liburuen atalean nobedade ugari daude eskuragarri.
Abuztuan liburutegia itxita egongo da. Liburuak itzultzeko, berriz, liburutegiaren behealdeko postontzia erabili ahal izango da.