Uzta Giro eguna dute gaur Iruran. Irurako Kultura Mahaiak eta Irura Bizik antolatuta, egun osoan zehar hainbat ekitaldi prestatu dituzte. Eguerdian, esaterako, Goitibera konpainiaren Eraitsi SL kale antzerkia izan dute plazan. Emanaldi umoretsua egin dute, eta ederki pasatu dute bertaratu direnek.
Herriko bi kuadrillek prestatutako paella bazkalduko dute ondoren, eta arratsaldean festa giroak jarraituko du, erraldoien kalejirarekin eta musikarekin.
Egitaraua
- 14:00. Bazkaria.
- 17:30 - 18:30. Irurako Erraldoien kalejira.
- 17:00 - 20:00. Zigor DZ.
- Jarraian. DJ Iñu.
- 21.00. Barrikotea. Mahaiak jarriko dituzte eta sagardoa egongo da.