Irurako Gizarte Zerbitzuen gida prest dago, eta udalaren webgunean kontsulta daiteke. Paperezko alea eskuratu edo bertan kontsultatu nahi dutenek udaletxera jo dezakete.
Gidak Irurako Gizarte Zerbitzuei buruzko informazio orokorra jasotzen du, baita herritarren eskura dauden baliabide eta zerbitzu nagusiak ere.
Informazio gehiago behar dutenek udaletxeko Gizarte Zerbitzuetara jo dezakete, edo telefonoz nahiz posta elektronikoz jarri harremanetan: 943 69 13 33 telefonora deituta edo gizarte@irura.eus helbidera idatzita. Zerbitzuaren ordutegia 09:00etatik 14:00etara da, eta gizarte langileekin hitz egiteko, aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da.