Xarearen festa, Irurako Ametsa trinketan

Ataria 2026ko ekainaren 30a

Amaiera eman diote 2025-2026 xare denboraldiari eta II. Irurako Ostatua Xare Irekia txapelketako finalak jokatu dituzte.

Ostiralean eman zioten amaiera Iruran 2025-2026 xare denboraldiari Ametsa trinketan, Ametsa Pilota Elkarteak eta guraso talde batek antolatutako jaialdi batekin.

Jaialdian bertan, II. Irurako Ostatua Xare Irekia txapelketako finalak jokatu ziren. Gazteetan, Paule Fernandezek eta Izei Garmendiak 2-1 (13-15, 15-13 eta 10) irabazi zieten Eneko Larrañagari eta Adei Gibelalderi. Nagusietan, berriz, Matxalen Mendizabal eta Oier Garmendia 2-0 (15-10 eta 15-13) gailendu zitzaizkien Ibai Larrañagari eta Markel Mujikari.

Finalak jokatu ondoren, sariak banatu zituzten, eta segidan, xare eskolako kideen familia argazkia egin zuten. Amaitzeko, kalejiran joan ziren herriko plazara, Izarne Garmendia soinujolearen laguntzarekin, eta lagun arteko afaria egin zuten ostatuan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!