Irurako Kultura Mahaiak eta Irura Bizik Uzta Giro antolatu dute uztailaren 4an. Egun osoko egitaraua antolatu dute, eta besteak beste, kale antzerkia, herri bazkaria, erraldoien kalejira eta musika izango dira.
Herriko bi kuadrillek prestatuko dute paella, eta bertara joan nahi dutenek, tiketak eskuragai izango dituzte Ostatuan edo Xare kafetegian uztailaren 1era arte. Helduek 18 euro ordaindu beharko dituzte, eta haurrek, berriz, 10 euro. Zizka-mizkak, paella, izozkia eta kafea izango da menua; ura, ardo beltza eta sagardoa txotxetik jarriko dituzte. Mahai tresnak eta edalontzia etxetik eraman beharko da.
Egitaraua
- 09:00 - 12:00. II. Tolosaldea Ultra Trail Erronka pasako da herritik.
- 12:30. Eraitsi S. L. kale antzerkia plazan.
- 14:00. Bazkaria.
- 17:30 - 18:30. Irurako Erraldoien kalejira.
- 17:00 - 20:00. Zigor DZ.
- Jarraian. DJ Iñu.
- 21.00. Barrikotea. Mahaiak jarriko dituzte eta sagardoa egongo da.