30 postu izango dira Irurako artisautza eta janari azokan

Ataria 2026ko maiatzaren 13a

Plazan egiten ari diren obrak direla eta, frontoiaren eremuan egingo dute aurten azoka

Maiatzaren 24an, frontoi inguruan jarriko dituzte postuak, 10:00etatik 14:00etara. Kokedama tailerra izango da tartean, eta erraldoien konpartsak alaituko du giroa.

XIII. Artisautza eta elikagai azoka egingo dute datorren maiatzaren 24an Iruran. Plazako obrak direla eta, azoka frontoiaren eremuan egingo dute; eguraldi onarekin  kanpoan, eta bestela pilotaleku barruan. 10:00etatik 14:00etara izango dira postuak zabalik.

Euskal Herriko artisau eta baserritarrak izango dira Irurako azokan, baina izango dira kanpotik etorritako saltzaileak ere. Hau da parte hartzaileen zerrenda:

  • Elikagaiak: Goierriko taloak, Aldaba Zaharreko ogia, Flor y Nata gozotegia, Arteta Arditegia, Zampano garagardoa, kontserbak eta Baionako txerrikiak.
  • Bitxiak: Verolanak, Mifimo Donostia, Ama joyeria, Barock bitxiak, Luixiren pitxiak, Firin Faran.
  • Egurra: Arrano sukaldeko tresnak, Sualma jostailuak, Arteka margolanak eta Kaxka tailak.
  • Jostunak: Harri koskor, Ehunduz, Muxugorri, Ni naiz.
  • Sendabelarrak: Fermin Goenaga eta Amari Lur.
  • Larrua: Paul eta Ainara.
  • Bestelako artelanak: Pello Arsuaga xaregilea, Otero pilotak, Kolore estanpazioak, Tximelet ilustrazioa, Amesgile argitaletxea eta Piri Gereñuren lore lehorrak.

Udalak antolatuta, Zizurkilgo Garazi loradendak kokedama tailerra emango du 10:30ean hasita; plaza guztiak dagoeneko beteta daude. Gainera, frontoi inguruan Irurako erraldoiek irteera egingo dute 10:00etatik aurrera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!