Lodifobiari buruzko tailerra atzeratu dute

Ataria 2025eko apirilaren 7a

Aurrerago jakinaraziko dute tailerraren data berria.

Irura Moretuz talde feministak antolatuta lodifobiari aurre egiteko tailerra zegoen aurreikusita astearte arratsalderako udaletxeko ganbaran. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, atzeratu egingo da saioa. Eguna zehazten dutenean emango dute data berriaren berri. Leire B. Murguialday psikologoak eskainiko du saioa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!