Ataria TB

Kantuan, dantzan eta goxokiak kontatzen ibili dira Iruran

Ataria 2025eko apirilaren 5a

Toka txapelketarekin hasi dute eguna. Jarraian, trikipoteoan ibili dira bazkaldu aurretik. Kafe garaian hasi da erromeria.eus musikarekin, eta kupelaren inguruan eta mahaietan, irurarrak kantuan jarri ditu, baita dantzan ere.

Mahaiaren bueltan zeudela, jokoan ere ibili dira. Pote handi batean goxoki kopuru bat sartu dute, eta bazkaldarrek kopurua asmatu behar zuten. Irabazlea, nola ez, Marimi Ugalde izan da. Eta honek, nola ez, goxokiz beteriko pote osoa mahaikide guztien artean banatu du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!