Gogoetarako bide ematen duten ipuinak

Ataria 2025ko mar. 29a, 14:02

Ahoz Aho jaialdiaren barruan, Eva Andujar eta Dorleta Kortazar ipuinak kontatzen aritu dira Irurako udaletxean.

Eva Andujar valentziarraren (Herrialde Katalanak) eta Dorleta Kortazar eskoriatzarraren bisita izan dute gaur goizean Iruran. Izan ere, Ahoz Aho Ahozkotasunaren jaialdiaren barruan ipuin kontaketa saioa eskaintzera gerturatu dira.

Irurako udaletxeko ganbaran eskaini dute saioa. Hausnarketarako aukera ematen duten ipuinak kontatu dituzte, eta gerturatu direnek arretaz jarraitu dituzte. Esaterako, arrasatearrak Perikoten ipuina kontatu du. Herriko gazteek, kuadrillako kide izateko, mendira joan, lamia topatu eta horren froga bat ekarri behar behar zuela esan zioten. Lamia topatu bitarteko bideari bihotza entzunez egin ahal izan zion aurre, basoa, erreka nahiz mendia zeharkatuz. Horrela egin zuen topo lamiarekin. Nola maitatu behar zuen emakume bat galdetu zion lamiari eta hark bihotzari entzunez egin behar zela erantzun zion. Modu horretan, hau da, lamiari bihotzarekin entzunez, Perikot eta Lamiak elkar maitatu zuten. Lamiak galbahe bat eman zion herrian froga moduan erakutsi zezan. Perikotek galbahe harekin inoiz lortu izan zen irinik finena lortu zuen, eta horrela irin horri esker, Perikotek okin onaren sona hedatu zuen inguruko herri eta bailaretan.

Ahozkotasunaren jaialdiak hurrengo larunbatera arte, apirilaren 5era bitarte jarraituko du. Egun horretan banatuko dute Urrezko Kalabaza saria.

Hurrengo ekitaldiak

  • Martxoak 29. Tolosa, 19:00 (Amarozko Auzo-Etxea). Eva Andujar (Herrialde Katalanak) eta Dorleta Kortazar (Euskal Herria). Gaztelaniaz eta euskaraz. Helduentzat.
  • Martxoak 30. Tolosa, 17:00 (Intujai espazioa). Ane Arrugaeta (Euskal Herria) eta Ainara Iñiguez (Euskal Herria). Euskaraz. Familia guztiarentzat.
  • Apirilak 1. Tolosa, 17:30 (Amarozko Auzo-Etxea). Nicolas Lubo (Kolonbia) eta Amaia Elizagoien (Euskal Herria). Gaztelaniaz eta euskaraz. Umeentzat.
  • Apirilak 5. Tolosa, 09:30 (Intujai espazioa). Emakumeak eta ahozko literaturaren transmisioa mahai ingurua: Dorleta Kortazarrek gidatuta, Yolanda Arrieta, Amaia Alvarez eta Mireia Delgadorekin. 12:00 (Intujai espazioa). Urrezko Kalabaza saria. 12:30 (Intujai espazioa) Eva Andujar (Herrialde Katalanak). Gaztelaniaz. Helduentzat. 17:00 (Bidegoxo jatetxea). Cardelina (Gaztela eta Leon) musika emanaldia. Gaztelaniaz. Familia guztiarentzat.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!