Irurako ikastolak antolatuta inauterietako jaialdia egin dute herriko frontoian. Galtzagorriak, Tartalo, lamiak, deabruak, herensugea, Mari eta Basajaun agertu ziren, besteak beste. Ikasleek euren dantzak egin zituzten jendaurrean, irakasleez lagunduta. Tartean, Irurako produktuez betetako bi saskiren zozketa egin zuten ikasleek.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?