Irurako jaiak 2024

Superheroiek hartu dute Irura

Leyre Carrasco 2024ko irailaren 22a

Troia kale antzerkia egin dute goizean Irurako pilotalekuan, Kamikaz kolektiboaren eskutik.

Ostiralean abiatu zituzten San Migel jaiak Iruran. Gaur, festetako hirugarren eguna dute eta patata tortilla lehiaketarekin abiatu dute. Horren ostean, Kamikaz kolektiboaren Troia kale antzerkia ikusteko aukera izan da pilotalekuan. Ikusmin handia eragin du eta adin guztietako herritarrak bertaratu dira antzezlanaz gozatzera. 

Arratsaldean ere izango dute zertaz gozatu irurarrek. Ikusi hemen egitarau guztia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!