Irurako jaiak 2024

Jai egitarau oparoa Iruran

Ataria 2024ko ira. 13a, 11:57

Irailaren 20, 21, 22, 27, 28 eta 29an eta urriaren 6an izango dira jai egunak Iruran.

Egitaraua

  • Irailak 20, ostirala
    • 18:30. Agurra, txupinazoa eta Herensugearen jaitsiera.
    • Ondoren. Kalejira buruhandi eta erraldoiekin, Loatzo Musika Eskolako musikariekin.
    • 19:00. VI. San Migel Xare irekia “Irurako Udala Sari Nagusia” torneoen finalerdiak trinketean.
    • 21:00. Barrikotea San Migel plazan.
    • Ondoren. Muxutruk taldearen emanaldia.  
  • Irailak 21, larunbata
    • 09:00. Gazte-festaren hasiera San Migel plazatik.
    • 11:00-13:00 eta 15:30-18:30. Haur-parkea ikastolako eremuan.
    • 13:00. Dantza-soka San Migel plazan.
    • 14:00. Haurren bazkaria elizako arkupetan.
    • 14:30. Gazteen bazkaria.
    • 17:00-20:00. Beldur barik gunea San Migel plazan.
    • 18:30. Poteo musikatua Xaukena elektro-txarangarekin.
    • 23:30. J. Martina eta Olgetan taldeen emanaldia San Migel plazan.
  • Irailak 22, igandea
    • 11:00. Patata-tortila lehiaketa San Migel plazan.
    • 12:30. Troia kale antzerkia Kamikaz kolektiboaren eskutik San Migel plazan.
    • 16:30. I. Gaztetxoen  xare irekia, torneoaren finalerdiak trinketean.
    • 18:00. Onintza abesbatzaren emanaldia elizako arkupetan. Gonbidatuak: Oliteko 'Fina estampa'.
    • 19:00. Sagardo dastatzea San Migel plazan.
  • Irailak 27, ostirala
    • Mozorro eguna
    • 18:30. Kalejira buruhandi eta erraldoiekin, Loatzo Musika eskola txistulari eta trikitilariek lagunduta.
    • Ondoren. Txistor-jatea herri eskolaren aurrean Irurako Ikastolaren eskutik.
    • 22:30. Play Back jaialdia San Migel plazan.
    • Ondoren. Zuzeneko musika emanaldiak txoznatan Bassagain (Ikastolakoan), Calde Selectah (Etxeraren txoznan) eta Dj Txekor (karpan).
  • Irailak 28, larunbata
    • 11:30. I. Gaztetxoen Xare irekia eta VI. San Migel Xare irekia ”Irurako Udala Sari Nagusia” torneoen finalak trinketean.
    • 13:00. Herri bazkarira doazenak mahaiak eta aulkiak jarriko dituzte plazan.
    • 14:00. Herri-bazkaria San Migel Plazan.
    • Ondoren. Musika dantzagarria Luziano soinujolearekin eta DJ FRNrekin.
    • 17:00-20:00. Drone Soccer edo dronekin futbolean jolasteko saioa gaztetxoentzat frontoian.
    • 23:00. Herenegun eta Gabezin taldeekin emanaldia, San Migel plazan.
  • Irailak 29, igandea
    • 09:00. Diana txistulariekin.
    • 11:00. Meza Nagusia.
    • Ondoren. Zamaltzain dantza emanaldia Alurr dantza taldearen eskutik, San Migel plazan.
    • Jarraian. Hamaiketako herrikoia.
    • 17:00. Herri kirol saioa San Migel plazan J.M. Mujika eta I. Azurmendi aizkolariekin eta Sara Jimenez de Aberasturi eta saioa Iglesias harri-jasotzaileekin.
    • 19:30. Bertso saioa elizan: Alaia Martin, Sustrai Colina, Uxue Alberdi eta Aitor Mendiluze. Gai-jartzailea: Amaia Agirre.
    • 21:00. Herensugea erretzea. 
  • Urriak 6, igandea
    • 12:00. Meza Nagusia.
    • 14:00. Bazkaria jubilatu eta pentsiodunentzat.
    • Ondoren. Musika dantzagarria Joxe Mendizabalen eskutik.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!