Irurako jaiak 2024

Festak ez du adinik

Ataria 2024ko irailaren 20a

Irurako San Migel jaiak abiatu dira gaur. Herensugea jaitsi da elizako kanpandorretik udaletxeko balkoira. Tttipi-ttapa ibilaldi osasuntsuetan parte hartzen duten kideek bota dute pregoia eta festen hasierako suziria.

Abiatu dira Iruran aurtengo sanmielak. Arratsaldean bota dute suziria Ttipi-ttapa elkarteko kideek. Euskaraz, gaztelaniaz, katalanez eta arabieraz egin dituzte hitzak. Esker ona adierazi diote festa batzordeari eurekin akordatzeagatik eta gogoratu dute hilean behin egin dituztela ibilaldiak herrian zehar, osasuntsu mantendu eta elkarren arteko harremanak egiteko. Ekimen honetan parte hartzeko deia luzatu diete herritarrei udaletxeko balkoitik.

Festak zoriontsuak eta errespetuzkoak izateko desioa luzatu dute Ttipi-ttapa elkartekoek eta berdintasunaren aldeko aldarria egin dute. Ondoren piztu dute festen hasierako suziria, herensugeak elizako kanpandorretik udaletxerako bidea hartu baino lehen. 

Kanpai hotsekin batera Loatzo musika eskolako bandak lehenengo doinuak jo ditu eta dantzan abiatu dira erraldoiak. Buruhandiak ere gaztetxoen atzetik ibili dira harrapaketan.

Festen lehenengo eguna da gaurkoa eta gau parterako ekitaldi gehiago iragarri dituzte:

  • 21:00. Barrikotea San Migel plazan.
  • Ondoren. Muxutruk taldearen emanaldia.  

Jai egitarauaren berri jakin nahi izanez gero, klikatu hemen.

 

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!