John Cabangek agur esan behar izan die Parisko olinpiar jokoei lesio baten erruz

Endika Apalategi Labayen 2024ko abuztuaren 6a

John Cabang Parisko Olinpiar jokoetan lehiatzen. REAL SOCIEDAD

Real Sociedad klubeko atleta irurarrak ezin izan du 110 metro hesien probako bigarren aukeran lehiatu lesio baten ondorioz. Honenbestez, Parisko olinpiar jokoetatik kanpo geratu da.

Goizean, Parisko Stade de Francen, 110 metro hesien probako finalerdietara sailkatzeko bigarren aukeran lehiatzekoa zen Cabang, baina ezin izan du parte hartu azken orduko lesio baten ondorioz. Proba hasi aurreko minutuetan, bere instagram kontutik jakinarazi du Cabangek ez zuela proban parte hartuko: «Sentitzen dut, baina lesio baten erruz ezin izango dut korrika egin». Parisko Olinpiar jokoen atarian, atleta irurarra beste lesio batetik osatzen ari zen, eta oraindik baieztatu ez den arren, litekeena da lesio bera jasan izana Cabangek.

Ametsa egi bihurtu da

Irurarrak Parisko Olinpiar jokoei zapore mikatzarekin agur esan behar izan dien arren, «ametsa egi» bihurtzea lortu du Cabangek, eta bere jarraitzaile guztiei mezu bat igorri die: «Eskerrik asko lagundu eta babestu didazuen pertsona guztiei. «Laban Pilipinas!» esanez agurtu du mezua irurarrak.

 

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!