2023/12/24 10:00
10:00. 'Gabonak, herritik kantari'. Euskal ohiturak eta Olentzeroren etorrera ospatuz kalera aterako dira Ikastolako kideak. Herritarrak ere beraiekin batera abestera gonbidatu nahi dituzte.
12:00. Sari banaketa. 2024 egutegia: argazki lehiaketako sari banaketa, san Migel plazan.
12:30. Olentzerorentzat gutunarekin batera, nahi izanez gero, etxean dituzuen jostailu erabiliak jasoko ditu Mari Domingik. San Migel plazan.
18:00. Olentzero, Mari Domingi eta lagunak. San Migel Plazatik abiatuta kalejira egingo dute herrian zehar. Ondoren goxokiak banatuko dizkiete ume guztiei.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?