2023/10/31 18:00

Arimen gaua

Arimen gaua
Irura

Antzinako ohiturak kontuan hartuta, guretik ospatuko dugu Arimen Gaua. Egun batzuk lehenago, lanketa haurrekin eta gazteekin Ikastolan, Ludotekan eta Gaztelekuan. Eta, urriaren 31n, beldurra, gozokiak, mozorroak, kalabazak, kandelak, gaztainak, musika… izango dira lagun gaueko iluntasunean.

  • 18:00. Gaztaina jatea eta beldurrezko photocall-aren irekiera portikoan.

  • 19:00. Beldurrezko ibilbidea Errekaldetik abiatuta. Aurten, sorpresa berriekin. (HHko eta LH1, talde txikietan, ERrekaldetik abiatuta, umeak gurasoen laguntzarekin;  umeak - 18:45ean: LH1-LH2-LH3 - 19:00etan: LH2, LH3, LH4 eta LH5 talde txikietan, Herri eskolatik abiatuta, umeak gurasoen laguntzarik gabe).

  • 20:00. Arimen dantza, plazan. Zezen suzkoa.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!