Herensugea kobazulotik irtetear

Ataria 2023ko ira. 15a, 11:53

Irurako Sanmigel jaiak irailaren 22an abiatuko dira eta bi asteburutan luzatuko dira. Ondoren, urriaren 8an erretiratuen eguna ospatuko dute.

Irurako Sanmigel jaiak ate joka daude. Irailaren 22an hasita, bi asteburutan luzatuko dira gustu guztietarako Kultur Mahaiak antolatu dituen ekitaldiak. Urriaren 8an, berriz, erremate gisa, erretiratuen eguna ospatuko dute.

Aurten, irailaren 22an, txupinazoa Irura Moretuz taldeko kideek botako dute. Berrikuntza lanak amaitzear dituen udaletxeko balkoitik botako dute jaien hasierako suziria.

Egitaraua

  • Irailak 22, ostirala
    • 18:30. Agurra, txupinazoa eta herensugearen jaitsiera.
    • Ondoren. Kalejira buruhandiekin, erraldoiekin eta Loatzo musika eskolako musikariekin.
    • 19:00. III. Gazteak Xare Irekia eta V. San Migel Xare irekia Irurako Udala Sari Nagusia torneoen finalerdiak trinketean.
    • 21:00. Barrikotea San Migel plazan.  
    • Ondoren. Iratzar taldearen emanaldia plazan. 
  • Irailak 23, larunbata
    • 09:00. Gazte-festaren hasiera San Migel Plazatik.
    • 11:00 - 13:00 eta 15:30 - 18:30. Haur-parkea ikastolako patioan.
    • 13:00. Gazteen dantza-soka San Migel Plazan.
    • 14:00. Haurren bazkaria San Migel Plazan.
    • 17:00 - 20:00. Beldur barik gunea San Migel Plazan.
    • 18:30 - 20:30. Poteo musikatua Zutik elektrotxarangaren laguntzarekin.
    • 23:30. Kontzertua Los Zopilotes Txirriaos eta Muxutruk taldeekin.
  • Irailak 24, igandea
    • 11:00. Patata-tortila lehiaketak haur eta helduentzat San Migel Plazan.
    • 12:30. Plaza Abordaia kale antzerkia Deabrukeriak taldearen eskutik San Migel Plazan.
    • 15:30 - 17:30. BeatBox eta Hip Hop DJ tailerra eta erakustaldia Orodreth Euskadiko beatboxer txapeldunarekin.
    • 18:00. Onintza abesbatzaren emanaldia.
    • 19:00. Sagardo dastatzea San Migel Plazan. 
  • Irailak 29, ostirala
    • 09:00. Diana txistulariekin.
    • 11:00. Meza Nagusia.
    • 12:00. Hamaiketako herrikoia Gazte Alaiak Elkartean eta San Migel Plazan.
    • 17:30. Familientzako Aurkitu gabeko altxorra antzerki- ikuskizuna Zirika Zirkus taldearen eskutik San Migel Plazan.
    • 18:30. Kalejira buruhandi eta erraldoiekin, Loatzo Musika Eskolako txistulari eta trikitilariek lagunduta.
    • 20:00. Bertso saioa elizan: Uxue Alberdi, Iker Zubeldia, Alaia Martin eta Aitor Mendiluze bertsolariekin eta Amaia Agirre gai-jartzailearekin. 22:30. Play Back jaialdia.Ondoren. zuzeneko musika emanaldiak, txosna eta karpan. 
  • Irailak 30, larunbata
    • 11:30. Xare partidak trinketean: Gaztetxoen Xare irekia, III. Gazteak Xare Irekia eta V. San Migel Xare irekia Irurako Udala Sari Nagusia torneoen finalak.
    • 13:00. Herri bazkarira doazenak mahaiak eta aulkiak jarriko dituzte plazan.
    • 14:00. Herri-bazkaria San Migel Plazan.
    • Ondoren. Dj Bullekin musika dantzagarria kalez kale.
    • 22:30. Herensugea erretzea.  
    • 23:00. Akerbeltz Erromeria taldearen emanaldia. 
  • Urriak 8, igandea
    • 12:00. Meza Nagusia.
    • 14:00. Bazkaria jubilatu eta pentsiodunentzat.
    • Ondoren. Musika dantzagarria Joxe Mendizabalen eskutik.  

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!