Beste lau urtetan alkate jarraituko du Muruak

Ataria 2023ko ekainaren 17a

EH Bilduk jarraituko du udal gobernuaren ardurarekin, Gorka Murua alkate duela. Hiru zinegotzi izango ditu oposizioan EAJk.

Iruran EH Bilduk irabazi zituen joan den maiatzaren 28ko udal hauteskundeak. Koalizioak sei zinegotzi izango ditu eta EAJk, berriz, hiru. Zinegotzi guztiek gaur hartu dute kargua eguerdian udaletxean egin dute osoko bilkuran.

Gorka Murua 2019an iritsi zen alkatetzara, eta zerrendaburu gisa errepikatu ondoren, 2027ra arte jarraituko du karguan.

Irurako udalbatza ondorengoek osatuko dute:

  1. Gorka Murua Macuso (EH Bildu)
  2. Olaia Nieto Legarra (EH Bildu)
  3. Mikel Iturbe Saizar (EH Bildu)
  4. Idoia Garayalde Goicoechea (EH Bildu)
  5. Noelia Lataburu Ortiz (EH Bildu)
  6. Ioritz Lazcano Aranalde (EH Bildu)
  7. Gorka Sagarna Larrañaga (EAJ)
  8. Ana Jesus Leunda Gurruchaga (EAJ)
  9. Begoña Tolosa Mendia (EAJ)

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!