Ibaigain pasealekuan argiztapen jasangarriaren alde egin dute herritarrek

Ataria 2023ko maiatzaren 17a

2023ko aurrekontu parte hartzaileetan herritarrek egindako baldintza guztiak betetzen dituzten proposamenak bozketa fasera pasa ondoren, Irurako udalak emaitzen berri eman du.

Aurrekontu parte hartzailea jarri du martxan 2023an ere Irurako Udalak. Lehenengo fase batean 16 urtetik gorako herritarrek euren proposamenak luzatu ondoren, udal teknikariek bideragarriak ziren proiektuak aukeratu eta egitasmo horiekin bozketa txanda zabaldu zuten maiatzaren 8tik 11ra. Egitasmo bozkatuena Ibaigain pasealekuan argiztapen jasangarria jartzearena izan da. Botoen %31k egin du proiektu honen alde. Bigarren aukera bozkatuena Loatzo plazan komun publikoa jartzearena izan da.

Hauek dira bozketaren emaitzak:

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!