'Aldageletan' podcasta entzungai 'Ataria'-n

Ataria 2023ko martxoaren 16a

Garazi Karrera Lopetegi irurarrak kirolaren munduan isilpean pasatzen diren hainbat gaien inguruan hamabostean behin egiten duen Aldageletan podcasta entzungai izango da Ataria irratia-n.

Aldageletan podcasta entzungai izango da hemendik aurrera Ataria irratia-n. Garazi Karrerak ezkutuan geratzen diren eta kirolarekin lotuta dauden alde horiek argitara ekartzeko asmoa du saio hauetan.

Dagoeneko hiru ale argitara eman ditu: Presioa aurkari, Kirol-eroak eta Gorputzetik harago. Hemendik aurrera, hamabostean behin, ostegunetan, 14:00etan entzun ahal izango da Aldageletan Ataria irratia-n.

 

Erlazionatuak

Kirolaren ezkutuko aldeaz

Jon Miranda Labaien 2023 mar 10 Irura

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!