Aitor Mendiluze, gaurko finalean

Ataria 2022ko abenduaren 18a

Aitor Mendiluze Bilboko saioan. Argazkia: Betsozale Elkartea

Iruñeko saioa zuzenean jarraitzeko aukera egongo da Ataria.eus-en.

Nafarroa Arenan jokatuko da Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala eta bertan Iruran bizi den Aitor Mendiluzek abestuko du. Berarekin batera Alaia Martin, Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Joanes Illarregi, Maialen Lujanbio, Nerea Ibarzabal eta Sustrai Colina arituko dira bertsotan.

2001, 2005, 2009, 2013 eta 2017 urteetako finaletan abestu ondoren, gaurkoa seigarren finala izango du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!