Zuzenean

Bilboko finalaurrekoa, zuzenean

Ataria 2022ko abenduaren 3a

Iruran bizi den Aitor Mendiluzek abestuko du gaur jokatuko den finalaurrekoan.

Bertsolari Txapelketa Nagusia aurrera doa eta gaur jokatuko da finalaurrekoetako bigarren faseko azken saioa, Bilbon. 17:00etan hasiko den saioan, Aitor Mendiluze, Amets Arzallus, Joanes Illarregi, Jone Uria, Maddalen Arzallus eta Saioa Alkaiza arituko dira bertsotan.

Bilboko saio hau ere zuzenean jarraitzeko aukera egongo da Ataria.eus-en.

Gaurko saioan erabakiko da Iruñeako finalean Maialen Lujanbiorekin batera abestuko duten zazpi bertsolariak nortzuk izango diren.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!