Irurako jaiak 2022

Lide Urkiak eta Goizargi Oruesagastik irabazi dute udako postal lehiaketa

Josu Artutxa Dorronsoro 2022ko irailaren 29a

Irurako San Migel egunean egin dute Irura Bizi elkarteak antolatutako 'Irurarrak munduan' udako postal lehiaketaren sari banaketa ekitaldia.

Guztira, 35 parte-hartzaile izan ditu lehiaketak, 18 helduen mailan, eta 17 haurren mailan (14 urtez azpikoak). Parte hartu duten herritar guztien artean, zozketa egin dute eguerdian, herriko plazan, eta Lide Urkia Azkue (7 urte) eta Goizargi Oruesagasti izan dira zortedunak. Urkiak Sendaviva parkerako bi sarrera irabazi ditu; Oruesagastik, berriz, bi lagunentzako asteburu pasa bat.

Zozketaren aurretik, herriko haur dantzariek agurra dantzatu diete udalbatzako ordezkariei, eta ondoren, hamaiketakoaren txanda izan da.

Erlazionatuak

Egun handia, ekitaldiz bustia

Josu Artutxa Dorronsoro 2022 ira 29 Irura

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!