Irurako jaiak 2022

Egun handia, ekitaldiz bustia

Josu Artutxa Dorronsoro 2022ko irailaren 29a

Irurarrak euripean ari dira ospatzen San Migel eguna; meza nagusiaren ondoren, haurren dantza emanaldia izan da, eta hamaiketakoarekin hasi aurretik, postal lehiaketaren sari banaketa egin dute.

Arratsaldean festa giroan jarraituko dute Iruran:

  • 17:00. Kale antzerkia plazan, Nire sudur punta Kolektivo Konikaren eskutik.
  • 19:00. Bertso saioa plazan Onintza Enbeita, Amets Arzallus, Oihana Iguaran eta Aitor Mendiluzerekin. Gai-jartzailea: Amaia Agirre.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!