Irurako jaiak 2022

Irurako gazteek urteroko ohitura berritu dute

Jon Miranda Labaien 2022ko irailaren 24a

Eguraldiari aurre eginez, plazan bildu dira herriko gazteak dantza sokan. Gaur gazteen eguna da Irurako sanmieletan.

Atzo abiatu ziren San Migel jaiak Iruran eta gaur dute bigarren eguna. Gazteen eguna ari dira ospatzen gaur. 09:00etan hasi dute festa eta Lasko txarangarekin poteoan ibili dira gazteak. Eguerdian dantza-sokan bildu dira herriko plazan eta jende asko bildu da bertara. Euri jasari aurre eginez, dantzan aritu dira gazteak eta baita sokara batu diren herritarrak ere.

Harrek bazkaria egingo dute elizako arkupeetan eta arratsalderako ere ekitaldi gehiago daude iragarrita:

  • 15:30-18:30. Haur parkea Ikastolako eremuan. 1
  • 17:00-19:00. IV. San Migel Xare irekia Irurako Udala Sari Nagusia torneoaren finalerdiak, Trinketean.
  • 17:00-20:00. Beldur Barik gunea, San Migel plazan.
  • 18:30. Poteo musikatua Distopia elektro-txarangarekin.
  • 21:00. Gazteen afaria.
  • 23:30. Skakeitan eta Dupla taldeen kontzertua.

Lehenengo asteburuko ekitaldiak bihar amaituko dira eta datorren ostegunetik aurrera jarraituko du egitarauak Iruran.

Erlazionatuak

Euritan dantzan

Ataria 2022 ira 24 Irura

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!