Irurako jaiak 2022

Merkatariek eta udal ordezkariek eman diete jaiari hasiera Iruran

Ataria 2022ko irailaren 23a

Herriko dendetan kontsumitzearen garrantzia azpimarratuz jaurtiko dute suziria Iruran. Ondoren jaitsi da herensugea kanpandorretik. Loatzo Musika Eskolakoek eta buruhandiek irurarrak mugimenduan jarri dituzte barrikotearen aurretik. Gauean dantzaldia izango da, Erromeria.eus-en eskutik.

Biharko egitaraua:
Irurako Jaiak 2022
Irura

09:00. Gazte festaren hasiera, San Migel plazatik.

11:00-13:00 eta 15:30-18:30. Haur parkea Ikastolako eremuan.

13:00. Gazteen dantza-soka, San Migel plazan.

14:00. Haurren bazkaria.

17:00-19:00. IV. San Migel Xare irekia Irurako Udala Sari Nagusia torneoaren finalerdiak, Trinketean.

17:00-20:00. Beldur Barik gunea, San Migel plazan.

18:30. Poteo musikatua Distopia elektro-txarangarekin.

21:00. Gazteen afaria.

23:30. Skakeitan eta Dupla taldeen kontzertua.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!