Lan istripua salatzeko elkarretaratzea egin du gehiengo sindikalak

Ataria 2022ko maiatzaren 26a

Irurako 34. poligonoan elkartu da gehiengo sindikala bertan gertatutako lan istripua salatzeko.

Aurreko maiatzaren 19an Iruran izandako lan istripua salatzeko elkarretaratzea egin du euskal gehiengo sindikalak. Goizuetako langile bat hil zen aurreko astean Iruran, bihotzekoak emanda.

Lan istripu gehiagorik ez, prekarietatea hiltzailea lelopean egin dute elkarretaratzea Iruran.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!