2022/04/06 18:00
'Emakume pilotariak: izaera, bizipen eta sentipenak'. Euskal pilota gizonezkoen eremu gisara ikusi eta izendatu izan da askotan, baina badira euskal pilotan diharduten emakumeak ere. Hitzaldi honen helburua euskal pilotan dabiltzan Euskal Herriko emakumeen errealitatea ezagutzea da. Aisialdian zein lehiaketan diharduten emakume pilotarien egungo errealitatera hurbiltzea. Emakume pilotarien identitateak eta hauen sorrera nahiz garapena, harreman sareak, komunitatearen indarra eta ardura zein eginbeharrek pilotariengan duten eraginaz ohartzea.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?