Bihar hasiko da III. San Migel Xare Irekia, Ametsa trinketean

Ataria 2021eko irailaren 2a

Iazko San Migel Xare Irekiaren finalaren une bat.

III. San Migel Xare Irekiari hasiera emango diote bihar Ametsa trinketean. 18:30ean hasita, bi partida jokatuko dira. Lehenengoan, Lopetegi-Petrisans eta Etxeberri-Karrikaburu bikoteak ariko dira. Bigarrengoan, De Paredes-Funosas eta Borteyru II-Borteyru I bikoteak.

Bestalde, aurten lehenengo aldiz, Gazteen Xare Irekia antolatu dute. Lehen jardunaldia gaur jokatuko da, Ametsa trinketean, 18:00etatik aurrera. Lehen partidan Zabalegi-Mujika eta Montero-Isasa bikoteak ariko dira elkarren aurka, eta bigarrengoan, Mendizabal-Huitzi eta Maiza-Iturbe.

Informazio gehiago Ametsa Pilota Elkartearen komunitatean

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!