Mundu bat kabitzen da Iruran

Ataria 2021eko maiatzaren 21a

Gaur Kultur Aniztasunaren Mundu Eguna da. Ekitaldia egin dute arratsaldean Irurako San Migel plazan, eta ondoren, munduko jolasen tailerrean parte hartu dute herriko gaztetxoek.

Irura Bizi elkarteak antolatuta, kultur aniztasunarekin loturiko ekitaldiak egin dituzte azken egun hauetan. Egitaraua borobiltzeko, ekitaldia egin dute gaur San Migel plazan. Elkarteak prestatu duen Aniztasunaren Mapa aurkeztu dute bertan eta mapa horren bueltan ikastolako ikasleek egin duten lanketa aurkeztu diete herritarrei. Mapa udaletxeko harrera gelan ikusgai izango da hemendik aurrera. Munduko 33 herrialde ezberdinetan dute jatorria irurarrek.

Euskara ikasten ari diren jatorri ezberdinetako Irurako ikasleek manifestua irakurri du ekitaldian Mariam Charrehk. "Euskara elkartzen gaituen tresna da. Denak dugu esateko eta ikasteko. Guztiok jarri behar dugu gure aletxoa. Guk euskaraz ikasteko urratsa egin dugu", esan du Charrehk. Segidan, herriko umeek Txatxilipurdik antolatutako munduko jolasen tailerrean parte hartu dute.

Ostegunean, Irura Bizik antolatuta, jatorri ezberdinetako irurarrek mahai inguru batean parte hartu zuten eta euren bizipenak partekatu zituzten.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!