Pello Errota II. Bertsolari Sariketa (2. kanporaketa) (Irura, 2020-10-18) (51'15'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2021eko urtarrilaren 4a

Pello Errota II. Bertsolari Sariketaren bigarren kanporaketa jokatu da Iruran. Finala Pello Errotaren herrian, Asteasun, jokatuko da. Sei bertsolari izan dira Iruran: Amaia Iturriotz, Unai Mendizabal, Iñigo Izagirre, Odei Barroso, Xabat Galletebeitia eta Saioa Alkaiza, Unai Belaustegi gai-jartzailearen esanetara.

Iturriotz eta Mendizabal herriko Euskaraldia Batzordeko bi kide dira. Amaiak euskara hutsean egin nahi du kanpaina osoa. Unairi gaztelaniaz ere egitea beharrezkoa iruditzen zaio. Galletebeitia eta Alkaiza bizilagunak dira. Auzoan lapurreta ugari gertatzen ari da. Xabatek kamerak ipini nahi ditu, Saioak ez. Mendizabal eta Izagirre koadrilakoak dira. Piraguan ibiltzeko plana egin dute. Unaik banakako piraguak alokatu nahi ditu eta Iñigok, binakakoak. Barroso eta Galletebeitia koadrilakoak dira. Elkarrekin bizitzea erabaki zuten duela bi hilabete. Xabatek Odeiri esan dio gurasoen etxera doala bueltan. Mendi eta Galletebeitia gauez lan egiten duten zabor-biltzaileak dira. Iturriotz eta Barroso arkitektoak dira. Balkoiak egiteko eskaerak jasotzen ari dira edonondik. Iturriotz eta Barroso puntua emanda erantzuten. Amaitzeko, Mendizabal eta Izagirre jarritako gaiari kantatzen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!