Pello Errota II. Bertsolari Sariketa (1. kanporaketa) (Larraitz, 2020-10-11) (44'56'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2021eko urtarrilaren 2a

Pello Errota II. Bertsolari Sariketaren lehen kanporaketa jokatu da Larraitzen. Sariketa honek bi kanporaketa izango ditu, Iruran hurrengoa eta finala Pello Errotaren herrian, Asteasun, jokatuko da. Sei bertsolari izan dira Larraitzen: Iñaki Viñaspre, Jon Martin, Izarne Zelaia, Iñigo Gorostartzu, Erika Lagoma eta Ander Elortegi, Uxune Areizaga gai-jartzailearen esanetara.

Viñaspre eta Martin aktoreak dira. Pelikula baterako paper bana eskaini diete. Iñakik uko egin dio eta Jonek onartu. Zelaia eta Gorostartzu 8 urteko haur baten gurasoak dira. Haurrak gezur ugari esaten dituela eta, Izarnek estu hartu nahi du ohitura hori kentzeko. Iñigok ez dio garrantziarik ematen. Zelaia eta Martinen txanda da. Jonek Izarne harrapatu du bere intxaurrondoko intxaurrak biltzen. Viñaspre eta Elortegi kuadrilakoak dira. Ander kantari hasten den bakoitzean, Iñakik bigarren ahotsa egiten du eta Anderrek gorroto du hori. Viñaspre eta Gorostartzu guraso izan berriak dira. Etxera heldu direnetik, bisitek ez dute etenik izan. Zelaia eta Elortegi Errealeko jokalariak dira. Zuzendaritzak adierazi dietenez, hainbat prentsaurreko euskara hutsean ematerik izango dute. Kartzelako langintzan, puntua emanda erantzun behar izan dute bertsolariek, eta segidan, jarritako gaiari kantatu.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!