Hitzordu telematikoak egin nahi dituzte euskaraz

Ataria 2020ko abenduaren 3a

Irurako hainbat eragile kezkatuta agertu dira COVID-19ak haur eta gaztetxo batzuen euskararen erabileran izan duen eraginarekin. Horregatik, egoerari aurrea hartu nahian, egoera horretan egon daitezkeen familiekin jarri nahi dute harremanetan.

Herriko eragileek jakin nahi dute COVID-19ak ekarri zuen itxialdiak zer-nolako eragina izan zuen haur eta gaztetxo batzuengan, euskararen erabilerari dagokionez, besteak beste. Itxialdi egoeran edota berrogeialdi motzagoetan, etxean/familian euskarazko harremanik izango ez duten haur eta gaztetxoak badaude herrian, eta, egoerari aurrea hartu nahian, familia horien berri izan nahi dute.

Horretarako Irurako Udalaren esteka bat zabaldu dute informazioa biltzeko. Etxeko haurrarekin edo gaztearekin hitz egiteko, euskarazko hitzordu telematikoak egiteko aukera aztertuko dute famili horiekin. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!