Udal eraikinak bertatik bertara ezagutu dituzte herritarrek

Ataria 2020ko urriaren 6a

Udaletxera, zahar-etxeko beheko solairura eta haur eskolako lehen solairura bisita gidatuak egin zituzten aurreko ostiralean.

Irurako Udalak herriko hiru udal eraikin horien erabileraren eta egokitzapenaren inguruko parte hartze prozesua abian jarri du eta informazio fasea egingo du urrian zehar. Aurreko ostiralean bisita gidatuak egin ziren eta hiru udal eraikinak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten herritarrek alkate, zinegotzi eta udal arkitekto teknikoaren azalpenez lagunduta.
 
 
Honetaz gain prozesuaren berri ematen duten diptikoak banatu dira etxe guztietan eta hiru udal eraikinen zehaztasunak jasotzen dituzten lau panel jarriko dira herrian, Irurako herritarrek prozesuaren xehetasunen berri izan dezaten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!