Laguntzak egongo dira herriko merkatari eta ostalarientzat

Ataria 2020ko irailaren 28a

Merkataritza eta ostalaritza sektoreetako inbertsioak finantzatzea da laguntza hauen helburua, jarduera ekonomikoa COVID-19ari aurre egiteko prestatu ahal izateko.

Irurako Udaleko Alkatetzaren ebazpena, diru laguntzak emateko deialdia onartzen duena, 2020ko irailaren 14koa da. Irurako merkataritza eta ostalaritza sektoreetan beharrezko inbertsioak egitea, ekipamenduak jartzea eta inbertsio horiek bideratzeko ikerketak egitea da diruz lagunduko dena, beti ere, COVID-19ari aurre egiteko helburuarekin.

Irurako merkataritza eta ostalaritza sektoreetan ekonomia indarberritzeko diru laguntzen oinarriak eskuragarri daude www.irura.eus helbidean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!